Arreta goiztiarrari buruzko monografikoa

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Arreta goiztiarrari buruzko monografikoa

Caser fundazioak argitaratutako koordinazio sozio sanitarioko Actas aldizkariaren 24 zenbakia arreta goiztiarrari buruzko monografiko bat da; Ricardo Canal jaunaren koordinaziopean.

Aldizkariko erredakzioaren ustez, monografikoa egiteko arrazoiak agerikoak dira: Arreta goiztiarraren krisia. Hauxe da funtsezko motibazioa Espainian arreta goiztiarraren inguruan, gaur egun garatzen ari diren ekimenen panoramika azaltzeko eta 90eko hamarkadatik aurrera politika sozio sanitarioko elementu giltzarri gisa arreta goiztiarraren jatorria eta garapena azaltzeko.

Arreta goiztiarra 0-6 urte bitarteko haur, familia eta ingurukoentzat egiten diren esku-hartzeen multzoa da. Helburua da, haur horiek jasaten dituzten edo jasateko arriskua  duten garapen nahasmendutik sortzen diren beharrizanei, ahalik eta azkarren erantzutea. Esku-hartze hauek ume guztiei begira egin beharko lirateke eta orientazio diziplinarteko edo transdiziplinar (Liburu zuria arreta goiztiarra Espainian 200) talde profesional batek planifikatu behar ditu 2000) 2000).

Monografikoaren hasieran Ricardo Canal (Salamancako unibertsitateko irakaslea eta autismoan aditua)  jaunari elkarrizketa luze bat egiten zaio. Bertan,  Ricardok gaur egungo egoeran sakontzen du eta arreta goiztiarrak dituen erronkak aztertzen ditu.

Testuinguruko informazioa Gracia Milarena da eta arreta goiztiarra ezarri zenetik bere ikuspegi historikoa azaltzen du. Demetrio Casadok arreta goiztiarra dela eta, taldeen (hezkuntza, gizarte eta osasun) arteko koordinazioaren zailtasunak azaltzen ditu. Rafael de Asis, Irene Vicente eta Alana Cavalcantek azterketa bat egiten du arreta goiztiarraren erregulazioari buruz; Espainiako antolamendu juridikoan espresuki arauz onartuta ez dagoen eskubidea bezala, estatu eremuan.

Arreta goiztiarraren gaiari buruz esku-hartze desberdinei dagokionez, Agustin Matiak, arreta goiztiarra hobetzeko CERMI deritzonaren lerro nagusiak aurkezten ditu. Adelaida Echevarriak Kantabriako zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak aurkezten ditu.Reyes Perez, Anabel Lopez eta Isabel Perezek jardueren lehentasunak aurkezten dituzte;  Gaztela eta Leoni dagokionez. Alvaro Bejaranok  familien papera planteatzen du arreta goitiarraren esku hartzean; autismoaren espektroaren nahasmendua  duten adingabeetan.

Koordinazio sozio sanitarioko Actas aldizkariak izaera bienala du, zientzia sustatzen du, dibulgaziozko helburua duena. helburu anualekoa da,

Gai honi buruz informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu: Caser fundazioak argitaratutako koordinazio sozio sanitarioko Actas aldizkariaren 24 zenbakiko arreta goiztiarraren gaiari buruzko monografikoa.