Arabako Foru Aldundiak onetsi du jaso dadila OGP Euskadi 2018-2020 ekintza plana.
Arabako Foru Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 28ko bilkuran, OGP (Open Government Partnership / Gobernu Irekiaren Aliantza) Euskadi 2018-2020 ekintza plana jasotzea onetsi zen , 2019ko urtarrilaren 7ko ALHAOn laburpen gisa argitaratutako 776/2018 Erabakiari jarraikiz.
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarrekin batera gidatzen dute "4.K- Open Eskola: gobernamendu publikorako herritarrentzako eskola irekia”, izeneko konpromisoa, zeinaren erronka den eredu hori zehaztea, errefentzia izan dadin hainbat lurraldetako herri administrazioetan ezartzeko. Open Eskolaren helburua da eragileek parte- hartzearen kultura gobernamendu publikoan txertatzea.
K4-Open Eskola konpromisoari dagokionez duen gidaritza partekatuaz gain, Arabako Foru Aldundiak zuzenean laguntzen du OGP Euskadi 2018-2020 Planaren bost konpromisoetako gainerako hirurak zabaltzen:
- K2: Open Data Euskadi eta Linked Open Data.
- K4- Ilab-a, herritarren parte hartzerako berrikuntza laborategia
- K5- Integritatearen Euskal Sistema