Araba ESI-ren ohar argigarria

2019.eko azaroak 20

Araba ESIk, LAB sindikatuak jarritako salaketa dela eta, honako hau adierazi nahi du:

 

  • Araba ESIk, bere gardentasun-politikari jarraikiz, hilero argitaratzen du “Kostu-zentroko kontsumoen txostena”; informazio hori, gainera, publikoa da Osakidetzako profesional guztientzat.
  • Sukaldaritza-zerbitzuak, Araba ESIko gainerako zerbitzuak bezala, homogeneizatzeko etengabeko prozesuan daude, eta helburu horrekin egin zen hornitzaile bakarreko espedientearen lizitazioa. Sukaldaritzako zerbitzu horiek kudeaketarako autonomia dute, eta lehiaketa horretan ezarritako irizpideetara mugatzen dira, zorrotz.
  • Salaketan azaltzen den informazioa Txagorritxu AUOko eta Santiago AUOko sukaldaritza-zerbitzuen datu partzialetan oinarritzen da, eta haietatik ezin da ondorioztatu LAB sindikatuak aipatzen duen kontabilitateko desorekarik.
  • Ezin dira balorazio eta salaketa horiek egin, informazioa egiaztatu gabe.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a