Aldaketa klimatikoaren aurrean Afrikan egiten diren praktika onen ikerketa
Zabalik da Afrikan aldaketa klimatikoaren aurrean eta tokiko gobernantzan egiten diren praktika onak biltzeko epea
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) eta Inades formationek 2018an hitzarmen bat sinatu zuten. Helburua da gobernantza inklusiboak eta aldaketa klimatikoak suposatzen duten erronken aurrean Afrikan egiten diren praktika onen inguruko ikerketa parte-hartzaile bat eta azken honen zabalpena egitea.
Ideia da aldaketa klimatikoarekiko erresilientzia praktikak eta nekazal gobernantza inklusiboa egiten dituzten herrialde afrikarretan aktoreak identifikatzea, emakume eta gazteen esperientziak nabarmenduz.
Ekimena esperientzia praktikoak jasotzeko fasean dago eta horretarako aldaketa klimatikoa dela-eta biztanleriaren egokitzapena eta tokiko gobernantza inklusiboa jasotzen dituzten 25 esperientzia lortu nahi dituzte honako herrialde hauetan: Burkina Faso, Benin, Togo, Boli Kosta, Senegal, Txad, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Etiopia, Kenya, Burundi eta Tanzania.
Lehenengoek zerikusia izango lukete tokiko komunitateek aldaketa klimatikoa dela-eta edo bere efektuak murrizteko garatu dituzten ekoizteko edo kontsumitzeko moduekin edo orokorrean bizirauteko ezarritako neurriekin. Kategoria honetan egongo lirateke nekazaritza ekologikoa, ongarritze organikoen erabilera, euri uraren edo ureztatzearen kudeaketa edo higaduraren aurkako borroka, besteak beste.
Bigarrengo ekimenak izango lirateke biztanleriaren antolakuntza sistemekin, agintarien eta gizartearen arteko harremanekin edo adostutako arauak bereganapenarekin edo ezarpenarekin zerikusia dutenak.
Esperientziak proposatu nahi dituzten eragileak ekimena egiten ari den aktorearen aurkezpena eta bere jardueren deskribapen labur bat bidali beharko du. Egin beharko du baita ere proposatutako esperientziaren deskribapen labur bat. Dokumentua bidali ahalko da appel.proposition@inadesfo.net helbide elektronikora ekainak 30 baino lehen erantsiz parte-hartzearen interesa azalduko duen gutuna eta erakundearen identifikazioa ahalbidetuko duen dokumentua.
Afrika aldaketa klimatikoaren aurrean
Afrikar kontinentea da aldaketa ahulena klimatikoaren aurrean bere errealitate ekologikoa, pobrezia eta menpekotasuna dela-eta, batez ere nekazaritza bezalako sektoreetan. Proiektua testuinguru horretan aurkitzen da. Aldaketa klimatikoagatik gehien mehatxatuta dauden 10 herrialdeetatik 7 afrikarrak dira 2015eko aldaketa klimatikoaren ahultasun indizearen arabera.
Aipatutako herrialde afrikarretan ematen diren praktika onak identifikatu ondoren, praktika on horien eragileak laguntzea izango lirateke hurrengo pausoa; ikastun eta proposamen sustatzaileetan bihurtu esperientzien sistematizazioaren bidez, ekintza-hausnarketa hobetuz, elkartrukerako dinamika sortuz eta eragileen arteko esperientziak eraldatuz. Azken honek lagunduko du eraldaketa esperientzia hauek ezagutzan bihurtzea, elkarbanatzea, aintzat hartzea eta afrikar herrialdeetan martxa jartzea.
Azkenik, idatzizko zein ikus-entzunezko produktuak sortuko dira; erakundeek ekitaldi publikoen (topaketak, lantegiak…) bidez zabalduko dituzte. Gainera, hitzarmenak Euskadin 2021ean egingo den topaketa bat du, eta kideek antolatutako eztabaida espazioetan, modu digitalean eta online eta irrati eta telebistetan zabalduko dute.
Informazio gehiago frantsesez edo ingeleraz