8.204 pertsonak eman dute izena Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesuan

_XX_2795_alta.jpg

2019.eko ekainak 09

  • Mendekoen kidegorako, “aplikazio informatikoen garapena” aukerako laguntzaile teknikarietarako eta goi-mailako kidegoko hiru espezialitate kontratatzeko poltsak dira: informazioaren sistemak eta teknologiak, zuzenbidea eta ekonomia zientziak
  • Eskabide kopuru handienak, 5.486 pertsonak, menpekoen kidegoa lan-poltsan eman dute izena

Ostiralean bukatu zen Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko izena emateko epea. Pasa den ekainaren 3tik ostiralera bitartean, guztira, 8.204 eskabide erregistratu dira bost lan-poltsa hauetan parte hartzeko aukera emango duten azterketak egiteko:

  • Mendekoen kidegoa: 5.486 eskabide
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa, “aplikazio informatikoen garapena” aukera: 286 eskabide
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “informazioaren sistema eta teknologien eskala” aukera: 941 eskabide
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “Zuzenbideko lizentziatura” aukera: 820 eskabide
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “Ekonomia Zientzietako lizentziatura” aukera: 671 eskabide

HAUTAKETA-PROZESUA

Eusko Jaurlaritzak espero du lehen probak uztaileko lehen asteburuan egin ahal izatea eta, horrela, lan-poltsak irailaren amaierarako eratuta egotea.

Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egingo du eta xehetasun guztiak bere webgunean (www.ivap.euskadi.eus) daude argitaratuta. Interesdunek aurrez aurre informazio gehiago jaso dezakete, IVAPek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostia-San Sebastianen eta Oñatin dituen bulegoetan.

Bost lan-poltsa berri horien deialdia Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoaren ondorioz sortu da. Helburua kalitateko zerbitzu publikoaren jarraipena bermatzea da eta administrazio publikoan lanbide-karrera egin nahi duten pertsonek hurrengo enplegu-eskaintza publikoetarako behar den esperientzia eskuratuz garatu ahal izatea ere lortzen da. Era berean, lan poltsak eratzea Eusko Jaurlaritzak plantillak gaztetzeko eta persona berriak prestatzeko abian jarritako prozesuaren zati bat da eta euskal funtzionarioen belaunaldi-txandakatzea bermatzeko bidea.