728.000 euro baino gehiago ekoizleei kalitate eta jatorri marketan parte hartzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

  • Jatorri Izendapenetan, Adierazpen Geografiko Babestuetan eta Kalitate bereizgarrietan lehen aldiz sartzen direnentzat 
  • Kalitate erregimen baten pean dauden produktuak Erkidegoko merkatuan ezagutarazteko eta sustatzeko jarduerak ere finantzatuko dira

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio ekoizleei kalitate erregimenetan (Jatorri Izendapenak, Adierazpen Geografiko Babestuak eta Eusko Labelaren moduko kalitateko bereizgarriak) lehen aldiz parte hartzen laguntzeko eta Euskadiko nekazaritzako produktuak eta elikagaiak Erkidegoko merkatuan ezagutarazteko eta sustatzeko ekoizleek egingo dituzten jardueretan laguntzeko 2020ko ekitaldian emango diren 728.254 euroren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak eman duen aginduari.

Euskadiko Gastronomia eta Elikadurarako Plan Estrategikoak (GEPE) aurreikusten dituen ekimenetako bat dira laguntza horiek. Plana, berriz, exekutibo autonomoak legegintzaldi honetarako dituen apustu nagusietako bat da,`eta, elikadura osasuntsua jomuga izanik, kalitateko eta jatorrizko euskal produktuak babestea eta merkatu nazionaletan zein nazioartekoetan sustatzea ditu helburu nagusi, besteak beste.

Laguntza motak

Bi eratako laguntzak aurreikusten dira:

  • 978 euroren laguntzak, ekoizleei kalitateko erregimenetan lehen aldiz parte hartzen laguntzeko. Laguntza urteko prima bat izango da ustiategi bakoitzeko, eta laguntzaren zenbatekoa kalitate erregimenetan parte hartzeko eskatzaileak egin behar izan dituen gastu finkoen mailaren arabera erabakiko da. Laguntza gehienez ere 5 urterako izango da, onuraduna inskribatu den urtetik hasita.
  • 276 euroren laguntza, Erkidegoko merkatuan kalitate erregimen baten pean dauden produktuak ezagutarazteko eta sustatzeko ekoizleen elkarteek egiten dituzten jardueretarako. Zuzeneko diru laguntza bat izango da, ekintzen kostuetatik diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko bat estaltzeko. 

Laguntzak eskatzeko inprimakiaren eredua http://www.euskadi.eus web orrian dago eskuragarri, eta eskariak Eusko Jaurlaritzako Elikagai Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidali beharko dira. Pertsona fisikoek modu presentzialean eta elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskariak, eta pertsona juridikoek, berriz, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte. Eskariak aurkezteko, hiru hilabete egongo dira aginduak indarrean jartzen den egunetik hasita.