350 pertsona inguru, ostiraletik aurrera, Osakidetzako LEP-en ezagutza espezifikoen espezialitate medikoetako azterketetara aurkeztuko dira

2019.eko azaroak 13

Proba teorikoak eta praktikoak Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan egingo dira, asteburu osoan zehar

Azterketetan, Arartekoak proposatutako hobekuntza-neurri batzuk jaso dira; neurri horiek 2016-2017ko LEP –hari baitagokio proba hau– sinatu duten sindikatuekin adostu dira

 

Guztira, 347 pertsonari egin zaie dei ostiraletik aurrera eta asteburuan zehar ezagutza espezifikoen eta biologiako fakultatibo teknikoen espezialitate medikoen hautaketa-prozesuari dagozkion azterketak egiteko. Proba teorikoak eta praktikoak Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan egingo dira, azaroaren 15ean, 16an eta 17an.

Guztira, 26 plaza eskaintzen dira –22 plaza fakultatibo espezialista medikoaren eta teknikoen 7 espezialitatetan, eta 4 plaza biologiako fakultatibo teknikoenak– oraindik deitzeko zegoen 2016-2017 LEPeko 13 kategoriaren barruan. Honako egutegi hau aurreikusten da probetarako:

 

EGUNA

ORDUA

KATEGORIA

 

IZEN-EMATEAK

 Azaroaren 15a

15:30

GINEKOLOGIAKO ETA OBSTETRIZIAKO MEDIKU FE / LAGUNTZA BIDEZKO UGALKETA

9

  OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / PEDIATRIAKO LARRIALDIAK

28

 BIOLOGOAKO FT

184

 

Azaroaren 16a

10:00

 KARDIOLOGIAKO MEDIKU FE / KARDIOLOGIA HEMODINAMIKOA

11

 KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FE / KIRURGIA HEPATOBILARRA-TRANSPLANTEAK

2

 OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / NEONATOLOGIA

27

 ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE / NEURORRADIOLOGIA INTERBENTZIONISTA

4

 ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKU FE / ERRADIOLOGIA INTERBENTZIONISTA

6

 

Azaroaren 17a

10:00

 KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKU FE / KIRURGIA HEPATOBILIARRIA-MINBIZIA

3

 OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / HAURRENTZAKO KARDIOLOGIA

6

 OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKU FE / PEDIATRIAKO INTENTSIBOAK

14

 ANALISI KLINIKOETAKO MEDIKU-TEKNIKO FE / ZITOGENETIKA ETA GENETIKA MOLEKULARRA

45

 BARNE-MEDIKUNTZAKO MEDIKU FE / GAIXOTASUN AUTOIMMUNEAK

8

 

Azterketetan SATSE, Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin eta UGT sindikatuekin adostutako 12 hobekuntza-neurriak jasoko dira. Sindikatu horiek izan dira enplegu publikoaren deialdi honen akordiorako sinatzaileak, Arartekoaren gomendioei jarraikiz, besteak beste: proben amaierako zehaztapenean ausazko elementu bat sartzea edo epaimahaiak zozketa bidez hautatzea; haiek, gainera, besteak beste berezko eginkizunekin, jokabide-arauekin zerikusia duten alderdiak aztertu dituen jardunaldian hartu dute parte.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a