3.323 pertsonek gainditu dituzte euskal administrazio orokorraren bost lan-poltsatan sartzeko azterketak

Irekia__2_.png

2019.eko uztailak 07

Asteburu honetan Euskadiko administrazio orokorreko bost lan-poltsatan sartzeko azterketan egin dira Barakaldoko BEC-en. Mendekoen kidegorako, “aplikazio informatikoen garapena” aukerako laguntzaile teknikarietarako eta goi-mailako kidegoko hiru espezialitate kontratatzeko poltsak dira: informazioaren sistemak eta teknologiak, zuzenbidea eta ekonomia zientziak.

Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egin du. Larunbatean, uztailaren 6an, eta igandean, uztailaren 7an, 5.009 pertsonak parte hartu dute deitutako azterketetan. Onartuen ia %70 aurkeztu da probetara, guztira 7.522 pertsona zeuden onartuta. Hori portzentaia oso altua da. Guztira 3.323 pertsonek gainditu dituzte azterketak.

Hauek dira asteburuko proben datu aipagarrienak:

 

Onartuak

Aurkeztuak

Gaindituak

Menpekoen kidegoa

5106

3283 (%64)

2523 (%77)

Zuzenbidea

765

586 (%77)

283 (%48)

Informazioaren Sistemak eta Teknologiak

858

601 (%70)

293 (%49)

Ekonomia

553

365 (%66)

136 (%37)

Informatika- aplikazioen garapenerako laguntzaile teknikoak

240

174 (%73)

88 (%51)

Proba guztiak aurreikusitako orduetan hasi dira eta ez da gertatu aipatzeko moduko gertakaririk. Interesdunek prozesuaren ingurukoak IVAP-en webgunean, www.ivap.euskadi.eus, kontsulta ditzakete.