2019ko deialdiko ekintza humanitarioko proiektuek iheslariak eta desplazatuak lagunduko dituzte

mujeres_profesionales_palestina.JPG

2019.eko urriak 29

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) ekintza humanitarioko bost proiektu onartu ditu Libanon, Palestinan, Sirian, Etiopian eta Nigerian. Guztiak krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko esku-hartzeak dira, eta bakoitzak, gehienez, 200.000 euro jasoko dituzte. Erakundeek proiektuak aurkeztu dituzte funtsen agorpeenera arte eta kanpoan geratu dira 13 ekimen.

Ekainean onartu zen ekintza humanitarioko dekretu berriak lehenesten ditu gatazka-testuinguruak eta epe luzeko bestelako indarkeria-egoerak. Hala, onartu diren proiektuen artean hiru, populazio palestinarrari zuzenduak daude: lehenengoak, Nazioarteko Elkartasunarena, Libanoko Hegoaldean dauden iheslariei osasun zerbitzua eskainiko die, eta, bereziki emakumeei zuzenduko da; bigarrena, Mundubat Fundazioarena da, eta Gazako biztanleriari laguntza psikosoziala eskaintzeko izango da; eta azkenik, UNRWArenak, Siriako errefuxiatu palestinarrak bere beharrak asetzeko baliabide ekonomikoak izateko aukera ahalbidetuko du.

Beste bi proiektuak UNICEFek eta ACNURek gauzatuko dituzte: lehenengo erakundeak, Nigeriako Ipar-mendebaldean bakarrik dauden eta haien senideengandik urrunduak izan diren adingabeei arreta integrala emango die; eta bigarrenak, baldintza nutrizionalak hobetuko ditu Etiopiako zazpi kanpamentuetan dauden Hego Sudaneko haur iheslarien heriotza-tasa murrizteko.

Bestalde, irailaren 10ean atera zen ekintza humanitarioko estrategietarako deialdia eta espero da hurrengo hilabeteetan argitaratzea ebazpena.

 

Gatazka-testuinguruak eta epe luzeko indarkeria-egoerak

 

Gaur egun, krisialdiak gero eta sarriago gertatzen dira, denboran zehar luzatzen dira eta pertsona gehiagori eragiten diete. Horregatik hain zuzen ere, eta prozesu parte hartzaile baten ondoren, 2018-2023 Ekintza Humanitarioko Estrategia berria garatu zuen GLEAk eta aurtengo ekainean dekretu berria onartu zuen. Apustu estrategiko hauetan aipatzen da, besteak beste, gatazka-testuinguruetan eta indarkeriazko beste egoera batzuetako espezializazioa ekintza humanitarioetarako, GGKEei zuzendutako deialdiko proiektuak eta GLEAk sustatutako ekimenekin elkartzen dituena.