2019-2020 ikasturterako Batxilergoan izena emateko epea irekitzear da

2019.eko apirilak 30

Izen emateak maiatzaren 2tik aurrera egin ahal izango dira, on line edo ikastetxeetan

Hezkuntza Sailak datorren ostegun honetan, maiatzaren 2an irekiko du 2019-2020 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emateko bi bide izango dira, ohi bezala: on line edo ikastetxeetan bertan.

Izen-ematea Internet bidez on line egin nahi dutenek, maiatzaren 2tik 13ra bitarteko epea izango dute, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta atxiki beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 2tik 14ra arte egongo da epea zabalik.                                                                                          

Izen ematea on line egiteko, maiatzaren 2tik13ra: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

2019-2020 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 204 ikastetxe publiko nahiz pribatu izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak; Giza eta Gizarte Zientziak; edo Artea. 2018-2019 ikasturte honetan 30.425 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Maiatzaren 2tik 14ra: eskaerak aurkezteko epea (on line, maiatzaren 2tik 13ra).
  • Ekainak 4: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
  • Ekainaren 4tik 11ra: behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.
  • Ekainak 18: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Ekainaren 19tik uztailaren 5era: matrikula egiteko epea.

Batxilergoko onarpen eta matrikulazio prozesuaz informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera