2018an, 15 eta 29 urte bitarteko 1278 emakumek indarkeria matxista salatu zuten Segurtasun Sailaren arabera

Argitalpen-data: 

Indarkeria salatu zuten emakumeen artean emakume gazteen pisuak gora egin du eta gaur egun % 30ekoa da

Gazteen Euskal Behatokiak Segurtasun Sailak eta Emakundek emandako datuak aztertu ditu oraingoan. Datuok emakumeenganako indarkeria matxistaren ingurukoak dira eta horrek biltzen dituen indarkeria mota ezberdinak hartzen ditu kontuan: bikoteak edo bikotekide ohiak eragindakoa, familiaren barruan jasandakoa eta bere askatasun sexualaren aurkako delituak.

Datu hauek EAEko poliziak ofizialki zenbat emakume eta zenbat indarkeria-kasu erregistratzen dituen adierazten dituzte. 2018an, Euskadin, 4244 emakume genero-indarkeriaren biktima izan ziren. Haietatik % 30 (1278) 15 eta 29 urte bitarteko emakumeak ziren.

Indarkeria matxista jasan duten emakumeen kopuruak gora egin du aurreko urtearekin konparatuz, eta 4020tik 4244 biktimara pasatu dira. Gazteen artean, 15 eta 29 urte dituztenen artean alegia, gorakada eman da ere: 2017an 1185 baziren, 2018an 1278 izan dira.

Adin-taldeen araberako banaketari erreparatuz gero, 2018an honako hau antzematen dugu: 355 emakume (guztien % 8) 15 eta 19 urte bitartekoak ziren; beste 439 emakume (guztien % 10) 20 eta 24 urte bitartekoak ziren; azkenik, 484 (guztien % 11), 25 eta 29 adin tartekoak ziren.

2018an emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan diren emakumeak Euskadin, adin-taldeen arabera (zenbaki absolutuak)

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen tasek (adin-talde bereko 1000 emakumeko kalkulatuak) ezberdintasun nabariak agertzen dituzte emakume gazteen eta 30 urtetik gorakoen artean (‰ 9,1 eta ‰ 3,6 hurrenez hurren).

Emakumeen aurkako indarkeriaren tasen bilakaera adin-talde handien arabera (tasak 1000 emakumeko)

Emakume salatzaileen kontra egindako indarkeria-tipoei so eginez gero ikus dezakegu 2018an, emakume gazteen kasuan, % 71 bere bikoteak edo bikotekide ohiak eragindakoa izan zela; % 15 bere askatasun sexualaren aurkako delituak izan zen eta gainerako % 14 familiaren barruan jasandako indarkeria.

30 urte baino gehiagoko emakumeen kasuan ere bikoteak edo bikote ohiak eragindako indarkeria da ohikoena (emakumeen % 70ek arrazoi horrengatik salatu zuen) baina bigarren lekuan kokatzen da familia barruan jasandakoa (% 23) eta hirugarren lekuan bere askatasun sexualaren aurkako delituak (% 7).

2018an emakumeen aurkako indarkeriaren biktima izan diren emakumeak Euskadin, indarkeria motaren arabera (zenbaki absolutuak)

Datuok eta beste hainbat Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan kontsulta daitezke, Balioak eta jarrerak atalaren Emakumeenganako indarkeria azpiatalean, hain zuzen ere.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa