1939ko erbestealdia oroituz, Europako migrazio politikaren eboluzioa aztergai izango da Udako Ikastaroetan

Argitalpen-data: 

1939ko "Erretiratzea"ren 80. urteurrena betetzen den honetan, Udako Ikastaroetan 39ko erbestealdi luzea: 1939ko "Erretiratzetik" 2019ko Europa gotortura izenburua daraman ikastaro egingo da aurten Donostian.

1939ko “Erretiratzea” oroitzeko mugaren bi aldeetan egiten ari diren ekitaldien testuinguruan kokatzen da ikastaro hau eta Espainiako aro garaikideko erbestealdi nagusia eta ondoren etorriko ziren exodo handien aintzindaria izan zena aztertuko da. Honekin batera, ordutik hona Europako migrazio politikek historian zehar izan duten eboluzioa ikusiko da.

Ikastaroa uztailaren 9tik 11ra izango da Donostiako Miramar Jauregian, UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan.

Ikusi egitaraua.