14,162 milioi euro ikastetxe publikoen garbiketa zerbitzuak kontratatzeko (Gobernu Bilera 2019-07-30)
2019.eko uztailak 30
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, 14,162 milioi euro gastatzeko baimena eman du, 2019ko irailean hasi eta 2021eko abuztura bitartean Ikastetxe Publikoetan garbiketako mantentze-lanen kontratazioak egiteko.
Aipaturiko kontratazioak 74 ikastetxe publikoren garbiketa zerbitzua burutzeko egingo dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Batxilergokoetan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Musika Kontserbatorioetan, IRALEren zentroetan, Berritzeguneetan, bai eta Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzan ere.