100.000 euroko dirulaguntza AIC"Automotive Intelligence Center Fundazioari (Gobernu Bilera 03-12-2019)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 03

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 100.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioari. Laguntza hau alde biek (Hezkuntza Sailak eta AIC Fundazioak) 2018ko azaroan sinaturiko hitzarmena betez eman da.

AIC-Automotive Intelligence Center automozioaren sektorean balorea sortzeko zentro bat da, eta gainera Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiaren eremuko unibertsitate-prestakuntzarako 4Gune Klusterreko kide. Kluster hau, Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategiaren emaitza da.

Klusterrak dituen helburuen artean, eta beraz, AIC- Automotive Intelligence Center-ek ere partekatzen dituenak, honako hauek aurki ditzakegu: unibertsitate prestakuntza Espezializazio Adimentsuko RIS3 Estrategiarekin lerrokatzea erraztea; Euskadiko unibertsitateen arteko koordinazioa bultzatzea eta hobetzea; eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak sustatzea.

Horrela bada, eta aipaturiko helburuekin bat, AIC-Automotive Intelligence Center-en Amorebieta-Etxanoko egoitzan dago lehen Enpresa+Unibertsitatea Gela. Gune hau unibertsitate-errealitatearen eta enpresa-ingurunearen arteko hurbilketaren adibide bikaina da, ikasleen trebakuntza hobe eta enplegagarritasun handiagoaren mesederako. Gela honetan, arazo errealei aurre eginez hobetzen dute euren prestakuntza unibertsitate-ikasleek. Fakultate edo eskola teknikoetan jasoriko ezagutza, enpresetako eguneroko erronketara eramatean datza prestakuntza.

Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza bultzatzearekin lotutako oinarrizko helburuak lortzeko sinatu zen aurrerago aipatutako hitzarmena, eta, hori betez eman zaio dirulaguntza AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioari.