1,6 milioi enpresei bideratuta, ingurumena babesteko inbertsioetarako (Gobernu Bilera 2019-06-11)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren, Iñaki Arriolaren, agindua; horren bidez, ekitaldi honetarako diru-laguntzak deitu dira, enpresei zuzenduta, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko.  Aginduak honako diru-laguntza ildo hauek aurreikusten ditu:

a) Ingurumenaren babesaren arloan Europar Batasunaren arauak gainditu edo arauditik eza egonez gero babesa areagotu ahal izateko inbertsioetarako laguntzak.

b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloan aholkularitza-zerbitzuak emateko.

Deialdirako aurrekontu-zuzkidura 1,6 eurokoa da; 848.000 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako esleitzen dira, eta gainerako 752.000 euroak, prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako. Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatzen dira

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena gehienez sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.