1,03 milioi euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuen 18 liberatu finantzatzeko (Gobernu Bilera 2019-05-28)

fotoconsejo.jpg

2019.eko maiatzak 28

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako sindikatuetako 18 liberaturen kostua finantzatzea, 2018-2019 ikasturteari dagokiona. 1.030.327,29 euroko diru-kopurua eskatzen du finantziazio horrek.

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantziazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki. Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu:

  • 12 liberatu sindikal, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremukoak.
  • 6 liberatu sindikal Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmenekoak.

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea duten 1.030.327,29 euro horietatik, 345.439,45 euro 2018ko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 684.887,84 euroekin 2019ko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.