Txirrita epaitegira eraman zuten 14 bertsoak

  • Txirrita epaitegira eraman zuten 14 bertsoak

  • DataAbenduak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Bertso itzuliak, paper zaharretatik aldizkari berrietara ekarriak

Bertaldi bat bezalaxe, bat-batean, etorri zaigu itzulpen-enkargua. Hasi gara, itzulpen ideala buruan, Txirritaren hizkerara ahal bezainbat gerturatu nahian hark egingo zuena imitatu nahian, haren beste bertso jarri batzuetako puntuak kopiatuta… Baina atzera egin dugu, fideltasunaren izenean desleial ari baikinen hizkuntzaren historiarekin, dialektologiarekin eta Txirritarekin berarekin. Euskara batuaren alde egin dugu azkenik, hautuak aitortuta desleial izanagatik ederrago direlakoan beheko bertsook (itzulpen askori buruz esaten den bezalaxe, les belles infidelles direlakoan). Jakin badakigu xehetasunen bat hizkuntza batetik besterako bidean galdu zaigula, baina, dagokigun prozesuko itzultzaileen hitzak gure eginez, esan dezagun bertsoon mezua eta prozesuko paperetako mezua alderatuta, “funtsezkoenean ez dagoela bariaziorik”. Hobeto egin zitekeen, seguru, baina entregatzeko epea ailegatu orduko, itzulpenekin gertatzen den modu-moduan, bukatu ordez, bertsook abandonatu behar izan ditugu.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri