Feministaldiaren XIII. edizioa "okerrak" lelopean dator, abenduaren 10etik 15era

  • Feministaldiaren XIII. edizioa
Feministaldia

  • DataAbenduak 12
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Plazandreokek beste urte batez Kultura Feministaren Jaialdia antolatuko du Tabakalerarekin elkarlanean. Aurten, ‘okerrak’ lelopean hartuko du abenduaren 10etik 15erako astea. Azken hamairu urteetan bezala, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izan nahi du Feministaldiak. Horretarako, hainbat izango dira egitarau oparoa beteko duten gonbidatuak.

Aurtengo edizioan, jaialdiak foku berezia jarri nahi izan die bertako artista eta sortzaileen lanei, horregatik, Euskal Herrian eta baita euskaraz egindako lanen eskaintza zabala izango da. Hala nola, Uxue Alberdi, Txakur Gorria, Maialen Lujanbio, Saioa Olmo, Iratxe Retolaza, Nerea Barjola, Itsaso Ramonak… izango ditugu gure artean besteak beste. Estatuko hainbat txokotatik ere izango ditugu gonbidatuak: Brigitte Vasallo, Txus Garcia, Ana Burgos, Azahara Ubera Biedma, Xiana do Texeiro… besteak beste.

#okerrak

Feministaldiak beti begiratu izan die bazterrei, besteei, hegemoniatik ihes egiten duten horiei, hori izan da azken urteetako joera. Hala, jakina da emakume*, sortzaile, ekintzaileei, sarri esan izan digutela bide okerretik goazela, emakume okerrak garela, lan eta sorkuntza okerrak egiten ditugula. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitae, leku, jatorri, emakume, gorputz okerrei, eta uste, arte eta sorkuntza okerrei bide eman nahi izan diegu. Baita akatsari, eta desbideratuei ere.

Okerrari eta okerrei omenaldi eta gorazarre egitera dator, azken batean.

Zorrak

Azkenik, emanaldi oso berezi bat izango dugu jaialdia bukatzeko. Izan ere, Feministaldian bidelagun izan ditugun artista, eta beste hainbat lagun berrik, jaialdirako propio sortutako ikuskizuna emango dute larunbat gauean Le Buskowkin. Gurekin izango ditugu ‘Zorrak’ izenpean, Anari, Mursego, Saioa, Lorea Argarate & Ines Osinaga, Birkit, Mice, Ezusteko Band eta Dj Set.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri