Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren 30. edizioko finalak, Bilborocken hasiko dira bihar

  • Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren 30. edizioko finalak, Bilborocken hasiko dira bihar
Bilboko Udala

  • DataUrriak 17
  • Gaia Musika

Europako musikaren panoraman aitzindari den lehiaketa honen finalak hiru egunetan egingo dira: Urriaren 18an, eguena (Pop-Rock), hilaren 19an, barikua (Metal) eta hilaren 20an, zapatua (Urban). Kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira arratsaldeko 20:00etan eta streaming bidez ikusi ahal izango dira Bilbao Gazte webgunean.

Sailkapen fasea irailaren 13an hasi zen eta 900 pertsona inguruk ikusi dute lehiaketako 32 kontzerturen bat.

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat antolatzen du lehiaketa, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 230 edizioak badauzka finalistak. 32 talde aukeratu dira Europako musikaren panoraman aitzindari den lehiaketa honetan parte hartzeko.

Horietatik bederatzi, hiru kategoria bakoitzean, bihartik aurrera 8urriak 18, eguena) arituko dira azken fasean.

Horrela, bada, hiru egunetan, egun bat kategoria bakoitzeko, Bilborock aretoan izango dira 2018ko edizioko azken kontzertuak, 20:00etan hasita.

Pop-Rock (urriaren 18a, eguena)

  • WIZARD (Frantzia)
  • MAMA KILLA (Frantzia)
  • KINGS OF THE BEACH (Pontevedra)

Metal (urriaren 19a, barikua)

  • MANIPULATION (Polonia)
  • INCURSED (Bizkaia)
  • PERPETUAL NIGHT (Granada)

Urban (urriaren 20a, zapatua)

  • TTUN TTUN BRIGADE (Bizkaia)
  • SHINTOMA (Bizkaia)
  • BEATLOVE (Sevilla)

Sailkapen fasea irailaren 13an hasi zen eta urriaren 5ean bukatu zen, eta 900 pertsona inguruk ikusi dute lehiaketako kontzerturen bat. Ikusleek kontzertuen kalitatea azpimarratu dute. Taldeen azken aukeraketa egiteko, kontuan hartu da epaimahai profesional baten balorazioa eta ikusleen irizpena. Lehenengoan musikaren arloko 11 espezialista izan dira, bost Pop-Rock modalitatean eta hiruna Metal eta Urban kategorietan. Ikusleek, aldiz, botoa eman ahal izan dute sailkapeneko kontzertuen ondoren.

SARIAK

Talde finalistak sari hauek eskuratzeko lehiatuko dira:

Pop-RockaMetalaUrban
1.4.000 euro 4.000 euro 4.000 euro
2.2.000 euro 2.000 euro 2.000 euro
3.1.300 euro 1.300 euro 1.300 euro

Era beran, 1.000 euroko balioa duen epaimahaiaren sari berezia ere emango zaio finalista atera ez den Bizkaiko talde edo bakarlari bati, bertoko taldeen lana sustatu eta balioa eman nahian. Eskudirutan banatuko diren sari horiez gain, babesleen zenbait sari emango dituzte:

  • Bilborock saria – 100 ordu Bilborock aretoko entseguetarako lokalak erabiltzeko, Bizkaiko talde bati.
  • Bilbo Hiria saria – Kontzertua Bilborocken, Bizkaiko talde bati.
  • Aste Nagusia saria – Kontzertua Aste Nagusian, Bizkaiko Pop-Rock edo Metaleko talde bati.
  • Azkena Rock saria – Kontzertua Azkena Rock Jaialdian, Euskadi edo Nafarroako talde bati.
  • Resurrection Fest saria – Kontzertua Resurrection Fest Jaialdian, Metaleko talde bati.
  • Shake saria – Kontzertua Shake aretoan, Pop-Rock talde bati.
  • Kultura Live saria – Kontzertua Euskadiko aretoa batean eta 400 €, Euskadiko talde bati.
  • Stereozona saria – Bideoklipa grabatzea.
  • Sonor saria – Gitarra akustikoa, Bizkaiko Pop-Rockeko gitarristarik onenari.
  • Sonor saria – Afinatzeko pedala, Bizkaiko Pop-Rockeko baxu-jotzaile onenari.
  • Magnetron-Sennheiser saria – Sennheiser mikrofonoa, modalitate bakoitzeko abeslari onenari.
  • Sarbide saria – 250 CDren edizioa, kategoria bakoitzeko talde irabazleari.
  • Fnac saria – 100 euroko txartel bi, estatuko baxu-jotzaile eta gitarrista onenei.
  • Letamina saria – Neurriko prestakuntza, Bizkaiko talde gazte biri.

WEBGUNEA ETA STREAMING BIDEZKO FINALAK

Bilboko Udalak Bilbao Gazte webgunea jarri du zaleen eskura, webgune horretan kontsultatu ahal izan ditzaten lehiaketari buruzko informazio guztia, taldeei buruzko informazioa, emanaldien bideoak, etab. Hautatutako talde bakoitzak aurkezten dituen abestiak ere izango dira bertan entzungai, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira finalak.

Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musika-taldeentzat jartzen du martxan Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketa antolatzen du lehiaketa, haien talentua bultzatzeko eta zabaltzeko eta, aldi berean, Estatu zein nazioarteko beste talde batzuekin batera jotzeko aukera emateko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri