Koldo Almandozen 'Oreina' filmaren kartela ezagutzera eman dute

  • Koldo Almandozen 'Oreina' filmaren kartela ezagutzera eman dute
eitb.eus

  • DataAbuztuak 31
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Filma Txintxua Films etxearen ekoizpena da, ETBren partaidetzarekin. Irailaren 28an zinema-aretoetan estreinatuko da

Oreina Koldo Almandoz zinemagile donostiarraren fikziozko lehen filmak 2018ko irailaren 21a eta 29a bitartean egingo den Donostiako Zinemaldian parte hartuko du, New Directors sailean, eta haren kartela ezagutzera eman du Txintxua Films konpainiak, ostiral honetan, ohar batean.

Irailaren 28an estreinatuko da zinema-aretoetan, Golem banatzailearen eskutik. Txintxua Filmseko ekoizpen hau Almandozek munduari ikusteko modu pertsonala erakusten duen film garaikidea da. Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu.

Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri