Zarautzen aurkeztuko ditu Benito Lertxundik disko berriko lehen kantak

  • Zarautzen aurkeztuko ditu Benito Lertxundik disko berriko lehen kantak
    Benito Lertxundi, artxiboko argazkian. / MICHELENA
Diario Vasco

  • DataAbuztuak 22
  • Gaia Musika

Kontzertua eskainiko du irailaren 1ean, eta abuztuaren 28az geroztik egongo da entzungai plataforma digitaletan 'Ospakizun Gauean'-en lehen singlea

Irailaren 1ean Zarauzko Udal Kiroldegian eskainiko duen kontzertuan aurkeztuko ditu Benito Lertxundik hurrengo diskoko lehen kantak. Ohiko bandaren laguntza izango du 22:00ean hasiko den emanaldian, sarrerak honezkero salgai daudelarik www.entradium.com (22 euro) Zarauzko Sanz Enea Kultur Etxean eta Orioko Kutixi Kafetegian.

Diskoaren izenburua 'Ospakizun Gauean' izango da, eta kontzertua baino egun batzuk lehenago, abuztuaren 28an hain zuzen, horren lehen aurrerapena, 'Kimu bat zuhaitzan' singlea, egongo da entzungai plataforma digitaletan.

1967an Cinsta/Edigsaren eskutik lehen bi diskoak kaleratu zituenetik -aurreneko tanda hartakoak dira 'Gazte sentimental', 'Gure bide galduak', 'Zenbat gera' edota 'Lorea' arrakasta itzelak- bide luze eta oparoa egin du 'Orioko bardoa' deituak. 50 urtetik gorako ibilbidean garaietara egokitzen ere joan da aurreneko disko luzea - 'Oro laño mee batek...' (Artezi) 1974an plazaratu zuen Lertxundik. Urte asko igaro dira, baina lehen disko txikietako hainbat abestirekin gertatu bezala, disko hartako 'Oi lur, oi lur' abestia, Xabier Lizardiren hitzak dituena, eta beste zenbait, euskaldunen memoriaren zati dira, ondoren etorriko ziren dozenatik gora disko luzeetako abesti asko eta asko bezala.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri