Glocal in Progress ekimenaren bigarren edizioak grezieraz, lituanieraz eta turkieraz filmatutako hiru film aurkeztuko ditu

  • Glocal in Progress ekimenaren bigarren edizioak grezieraz, lituanieraz eta turkieraz filmatutako hiru film aurkeztuko ditu
SSIFF

  • DataAbuztuak 13
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zinemaldian estreinatuko dira hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako Europako ekoizpenetarako industria jardueraren lehenengo edizioko bi film: ‘Dantza’ eta ‘Un om la locul lui / A Decent Man’, Sail Ofizialean eta New Directors sailean, hurrenez hurren.

Glocal in Progress ekimenaren bigarren urtean, hiru zinemagile hauen azken lanak erakutsiko dira hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako Europako ekoizpenak xede dituen Industria jardueran: Pelin Esmer turkiarrarena, Ignas Jonynas lituaniarrarena eta Tassos Gerakinis greziarrarena.

Hiru filmak postprodukzio-fasean daude, eta, besteak beste, ekoizle, banatzaile, salmenta-agente eta programatzaileei aurkeztuko zaizkie, horiek amaitzen eta nazioartean banatzen lagundu dezaten.

Pelin Esmerrek (Istanbul, 1972) Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkeztu zuen bere bigarren filma, Oyun / The Play (2005), euren aldarriak jasoko dituen antzezlan bat muntatu nahi duten herriko emakume batzuei buruzko lan bat, Tribecan sariztatua. Gainera, Sail Ofizialean lehiatu zen 11’e 10 Kala / 10 to 11 (2009) obrarekin. Bildumagile baten eta berreraiki behar den eraikin bateko atezain baten arteko istorio horri esker, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Istanbuleko zinema-jaialdian. Kraliçe Lear / Queen Lear filmean jarraipena emango dio Oyun-eko emakume protagonisten istorioari, antzezlanak haien bizitza aldatu eta gero. Oraingoan, Shakespeareren obraren euren bertsioa antzeztuko dute mendialdeko herrixka urrunetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri