25 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira Bilboko Arte Ederren Museoan

  • 25 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira Bilboko Arte Ederren Museoan
eitb.eus

  • DataEkainak 21
  • Gaia Museoak

Orain arte bezala, egunero 18:00etatik 20:00etara ere doan sartu ahalko da bilduma iraunkorra ikustera.

Bilboko Arte Ederren museoak “gazteentzako sarrera” berri bat jarriko du martxan bihar, ekainak 22, ostiralarekin, 25 urtetik beherakoek Bizkaiko hiriburuko museora erabat doan sartzeko aukera izan dezaten.

Museoaren Patronatuak asteartean, ekainak 19, egindako bileran adostu zuen sarrera berri hau eskaintzea, Bilboko gazteei aisialdirako beste aukera bat emate eta museoko erakusketako bisitarien kopurua handitze aldera.

Orain arte bezala, gainera, egunero 18:00etatik 20:00etara ere doan sartu ahalko da bilduma iraunkorra ikustera, duela urtebete hitzartu zuten bezala. Lehen, asteko egun oso batean izaten zen sarrera doakoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri