Manex Pagola musikaria zendu da

  • Manex Pagola musikaria zendu da
eitb.eus

  • DataEkainak 7
  • Gaia Musika

Landibarren jaiotako musikari, abeslari eta idazlea, besteak beste “Azken dantza” eta “Urtxintxak” abestien egilea, 76 urte zituela hil da, Baionan

Manex Pagola kantari, musikari eta idazlea zendu da gaur, Baionan, 76 urte zituela. Ehorzketa astelehenean, ekainak 11, egingo dute, 15:30ean, Ahurtin.

Landibarren jaio zen Pagola, 1941eko ekainaren 28an, Antropologian doktorea zen eta Baionako Euskal Museoko zuzendariorde jardun zuen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an, eta ohorezko euskaltzain 2018ko apirilaren 27an.

Musikari gisa, bi disko kaleratu zituen bakarka, baina musikagile oparoa izan zen, eta makina bat kantu sortu zituen besterentzat, hala nola Pantxoa eta Peio, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Maite Idirin: “Urtxintxak”, “Azken dantza”, “Kanta aberria”...

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri