Euskal zinema gehiago ikusgai, Cannesko 71. zinema-jaialdian
- DataApirilak 25
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Marché du Film azoka 2018ko maiatzaren 8tik 17ra bitartean egingo da eta, lehen aldiz, ICEXek jarriko duen standean euskal enpresa asko egongo dira Rivera A5n, Zineuskadiren, Etxepare Institutuaren eta Eiken klusterraren arteko lankidetzari esker.
Eremu honetan, Cinema from Spain izeneko gunean, 43 proiektu zinematografiko jasotzen dituen katalogoa banatuko dute; horietatik 18 garatzen ari dira, 13 ekoizpen-prozesuko faseren batean daude, eta 12 jada amaituta daude edo/eta 2017an estreinatu ziren. Guztira, 28 enpresen lanak jasotzen dira argitalpenean: Adabaki Ekoizpenak, Amania Films, Area Comunicación, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Atera Films, Baleuko, Basque Films, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon Studio, Doxa Producciones, Einarte Produkzioak, Euskadi Movie AIE, Fragil Cinema, Izar Films, Kanaki Films, Komiki Films, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Pimpi&Nella Films, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media, Txintxua Films eta Zazpi t’erdi. Enpresa horietatik bederatzi egongo dira Marché du Film azokan. Lan horien guztien artean 19 dokumental eta fikziozko 25 film luze daude.


