Anoetako Belodromoa eta BEC komedia-antzoki bihurtuko ditu Malikianek

  • Anoetako Belodromoa eta BEC komedia-antzoki bihurtuko ditu Malikianek
    Ara Malikian biolin-jotzailea eta Kepa Junkera trikitilaria. Artxiboko irudia: EiTB
eitb.eus

  • DataApirilak 19
  • Gaia Musika

Biolin-jotzaileak Donostian urriaren 27an emango du kontzertua, eta abenduaren 29an Barakaldon

Ara Malikian biolin-jotzaileak Donostia eta Bilbo bere bira berrian sartu ditu. Anoetako Belodromoa eta BEC Urrezko Mendeko komedia-antzoki bihurtuko ditu argi eta soinu muntaketa batek.

Euskadiko kontzertuak urriaren 27an, Donostian, eta abenduaren 29an, Bilbon, izango dira, Last Tour antolatzaileak gaur jakitera eman duenez.

Komedia-antzokia “eszenografia zaindu” batekin birsortuko dute bi aretoetan. Banda eklektiko batek biolin-jotzailea lagunduko du: bateria, gitarra, biola, biolontxelo, kontrabaxu eta Indiako perkusioak.

Era berean, Ara Malikianen bira Paris, Londres, Beijing, Mosku, Buenos Aires, Mexiko eta Santiagotik igaroko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri