Guggenheimek zabaltzeko proiektuari ekin dio berriz, Gernika ingurua jomugan ipinita

  • Guggenheimek zabaltzeko proiektuari ekin dio berriz, Gernika ingurua jomugan ipinita
EiTB

  • DataMartxoak 13
  • Gaia Museoak

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baztertu dute museoa legegintzaldi honetan zehar, 2019a baino lehen, hedatzea, baina zentroaren arduradunak hainbat aukera aztertzen dihardute.

Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritzak museoa zabaltzeko egitasmoari heldu dio berriz, hamarkada honen hasieran krisiaren eraginez baztertu eta gero, eta Gernika inguruko hainbat kokaleku posible aztertzen ari da.

Bilboko erakustokiak berak berretsi du mugimendu hauek Gernika inguruan egiten ari direla, duela urte batzuk proposatutako kokalekua, Busturia-Sukarrieta, zokoratu eta gero.

Fundazioaren Patronatuak abenduan eginiko bileran onartu zuen Guggenheim hiriaren kanpoaldera zabaltzeko egitasmoa berriz martxan jartzea, eta proiektu hori 2018-2020 eperako Plan Estrategiko berrian sartu dute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri