Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren VII. edizioa otsailaren 27an hasiko da
- DataOtsailak 26
- Gaia Musika
Orobat, bihar hasiko dira kontserbatorioko ikasleak gizarte etxeetan kontzertuak ematen
Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren VII. edizioak zortzi kontzertu eskainiko ditu otsailetik urrira bitartean. Lehenengoa otsailaren 27an izango da.
Gaur aurkeztu dute zikloa, prentsaurrekoan, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok, Jesús Guridi kontserbatorioko zuzendari Carlos A. Secok eta Laboral Kutxako komunikazioko lurralde arduradun Kepa Ortiz de Urbinak.
2012an sortutako proiektua Gasteizko Udalaren –Principal antzokiaren bitartez– eta Jesús Guridi kontserbatorioaren arteko lankidetzaren emaitza da. Dagoen musika eskaintzaren osagarria da, eta proposamen berriak eskaintzen ditu hiriko kultur ehuna aberastu dadin. Cantok adierazi duenez, “ziklo honek publiko berriak bultzatzeko ere balio du; musika proposamenak hurbiltzen zaizkie gazteei eta musikariei balioa emateko balio du, bai ibilbide profesionala garatu dutenei bai ikasketak bukatu berri dituztenei“.
Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira. Abonamenduak dagoeneko salgai daude, 20 euroan. Sarrera solteek 6 euro balio dute. Ikasle eta langabeentzat doakoa da.
Hauxe izango da programa:
- Otsailaren 27an à Alicia Amo sopranoa –Musica Boscareccia.
- Martxoaren 22an à Stravinsky – Soldadu baten istorioa. Iker Ortiz de Zárate – Asier Puga.
- Apirilaren 26an à Miguel Ituarte (pianoa).
- Maiatzaren 10ean à Puy Asurmendi (klarinetea) eta Zuri Moriyón (pianoa).
- Ekainaren 28an à IKKO Percussion Group.
- Irailaren 27an à Miren Urbieta-Vega (sopranoa) eta Rubén Fernández Aguirre (pianoa) – AMETSETAN.
- Urriaren 4an à Gorka Hermosa eta Kaabestri String Ensemble.
Gizarte etxeetako kontzertuak
Orobat, bihar hasiko dira kontserbatorioko ikasleak gizarte etxeetan kontzertuak ematen. Orotara hiru kontzertu eskainiko dituzte. 70 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte.
- Otsailaren 27an, 19:00etan: Hegoalde gizarte etxea (Jesús Ibañez de Matauco antzokia). Metalezko haizea (tronpeta) eta pianoa.
- Martxoaren 5ean, 19:00etan: Lakuako gizarte etxea (Federico García Lorca antzokia). Zurezkoa haizea (klarineteak) eta pianoa.
- Martxoaren 7an, 19:00etan: Aldabeko gizarte etxea (ekitaldi aretoa). Gitarra entzunaldia.


