Pascal Gaigne: «Espero dut nehoiz ez dudala aurkituko musikaren sekretua»

  • Pascal Gaigne: «Espero dut nehoiz ez dudala aurkituko musikaren sekretua»
    JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria

  • DataOtsailak 19
  • Gaia Musika

Kasik mende erdi musikan murgildua, eta oraindik dirdiraz pizten zaizkio begiak konposizioaz mintzatzean. Sariak sari, sortzeko gogoak du egunerokoan asetzen musikagilea
«Goya bera elkorra zela, hau marka!». Txiste hori egin dio lagun batek. Eta gustukoa du errepikatzea. Jatorrizko musika onenaren Goya saria eskuratu berri du Pascal Gaignek (1958, Caen, Normandia, Frantzia), Handia filmeko soinu bandagatik. Umorerik ez du eskas. Sariak poztu badu ere —«nolaz ez!»—, bere egunerokora itzuli da, irrikaz. Badu lanik, gainera. Harena da martxoan estreinatuko duten Errementari filmaren musika. Presunto culpable (Ustezko hobenduna) telebistarako thrillerra, eta Vitoria, 3 de marzo (Gasteiz, martxoak 3) ditu beste bi proiektu hurbilak. Musika. Filmentzat —ehundik gora film musikatuak ditu—, bakarka, beste musikariekin, orkestrentzat... Baina beti musika. Konposizioa. «Horrentzat egina naiz, ez da dudarik». 14 bat urtetan hasi zen gitarra jotzen. Maxime Le Forestier, The Doors, The Beatles eta abarren garaia zen. Taula gaineko adina iristerakoan, Errobiren garaiak ziren. Duhalde eta Ducauk Bokalen eman zuten kontzertuko lehen partean jo zuen. Usu konpositore normandiar gisa aurkezten bada ere, Euskal Herrian iraganak ditu 45 urtetik gora. Normandiarretik deus gutxi dauka Gaignek. Zortzi hilabetetan joan zen handik. Aita eta ama bretoiak zituen. Aitaren lanbideagatik — ingeniaritza militarrean aritu zen lehenik, eta zibilean gero—, etengabe mugitzen zen familia. Eta horrela iritsi zen Baionara. Kasualitatez. Egon, ordea, ez da kasualitatez egon hemen. Donostian bizi da azken 35 urte hauetan.

Handia-ko lantaldea aspalditik ezagutzen duzu.

Gure bulegoak ondoan genituen. Jada parte hartu nuen haien lehen film laburrean, eta ondoko dokumental eta fikzioetan ere bai. Aitzinetik ezagutzea: horrek anitz balio du. Badakit nondik ibili haien zirkuitu psikologikoan.

Zirkuitu psikologikoa?

Bai, nola pentsatzen duten, zeren bila dabiltzan. Hasieran, Handia Cannesen aurkeztu nahi zuten. Ondorioz, hiru hilabete gelditzen zitzaizkigun musika egiteko. Lehen bertsio bat osatu genuen, baina azkenean Cannesek ez zuenez hautatu, hiruzpalau hilabete irabazi genituen. Berriz hastea erabaki genuen: kasik %70 berriz idatzi nuen. Lehen bertsioa abenturazko film batena zen, bigarrena psikologikoagoa zen. Bi anaiaren arteko harremanari lotuagoa, eta ez hainbeste Europan gaindi doan erraldoiari.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri