Eskorbutori buruzko dokumental bat filmatzen hasi dira
- DataOtsailak 12
- Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa
“Generación anti todo” lana santurtziar punk taldearen inguruko hainbat kontu argitzeko saiakera izango da. Dokumentalaren ohiko formatutik aldenduta, fikziozko istorio bat izango du ardatz
Iñigo Cobo zuzendari eta gidoilariak eta Saregabe ekoiztetxeak Eskorbuto Santurtziko punk talde mitikoaren, 80ko hamarkadan estilo horretan izan zen talde nagusietako baten, inguruko dokumental bat filmatuko dute.
2017an Iosu Exposito eta Juanma Suarez taldeko kide ospetsuenen heriotzaren 25. urteurrena izan dela eta, taldearen legatua azaleratu nahi dute lanean, ekoiztetxeak ohar batean azaldu duenez.
“Generación anti todo”k hainbat galdera plazaratu nahi ditu, hala nola “mitifikatu ote dute Eskorbuto? Produktu kapitalista bilakatu da? Zer gertatu zen Latinoamerikan taldearekin? Punka hilda dago edo ulertzeko beste modu bat dago egun? Zein alde daude 80ko hamarkadako eta gaur egungo gazteen artean?” .


