Nerea Urrestarazuk eta Ane Zaldibarrek 11 laneko 'Begimugan' erakusketa ireki dute, Donostian

  • Nerea Urrestarazuk eta Ane Zaldibarrek 11 laneko 'Begimugan' erakusketa ireki dute, Donostian
    Ezker eskuin, Ane Zaldibar, Ramon Anaia eta Nerea Urrestarazu, erakusketako lanen artean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria

  • DataOtsailak 9
  • Gaia Ikusizko arteak

«Donostiatik itsasoz marra zuzen bat jarraitzen baduzu, nora eramaten zaitu buruak? Zergatik gustatzen zaigu hainbeste begiratzea? Niri, behintzat, imajinatze hutsagatik. Beti pentsatu dut itsasoari segituta Inglaterrara iritsiko nintzela, eta orain deskubritu dut ezetz, beste toki batzuetara baizik». Ariketa hori egin dute Nerea Urrestarazuk (Donostia, 1975) eta Ane Zaldibarrek (Donostia, 1981) Begimuga erakusketan: Donostiatik lerro zuzenak marraztuta aurkitu dituzten munduko 11 txoko hautatu eta koadro bana sortu dute. Donostiako Aquariumean jarri dituzte ikusgai, apirilaren 8ra bitartean.

Koloreka enpresako kide da Urrestarazu, eta Zaldibarrek haiekin lan egin izan du. Roberto Anaia ere taldeko kide da. Ilustrazio txikiak egiten dituzte, eta Parte Zaharreko lokal batean saltzen. Bada, eguneroko lan horri «ikusgarritasuna emateko» asmoz sortu dute erakusketa, Urrestarazuren arabera. «Beti gaude hor, lan eta lan, eta ikusi dugu erakutsi egin behar dela, kanpora atera». Toki aproposa aurkitu zuten horretarako: Donostiako Aquariuma. Eta lekuaren eraginez heldu diote zeruertzaren ideiari.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri