"Hasiberria" eta "Keeper" filmek estreinatzen dute Filmazpit katalogoa 2018an
- DataOtsailak 2
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Nerabezaroa jorratzen duten bi filma gehitu dira Filmazpit katalogoan. Alde batetik, Rudi Rosenberg-en Hasiberria (Le Nouveau, 2015) filmak Benoît gaztearen gorabeherak kontatzen dizkigu mutil gaztea landa eremutik Parisera bizitzera joaten denean eta beste aldetik, Guillaume Senez-ek bikote nerabe baten ustekabeko haurdunaldiak eragindako buruhausteak kontatzen ditu Keeper (2015) filmean.
- Oharra: Filmazpit (pdf)
- Fitxa: Hasiberria (pdf)
- Fitxa: Keeper (pdf)
Programaren informazio osoa, filmen katalogoa eta kontaktua filmazpit.eus webgunean.


