'Handia'k musika eta kartel onenaren Feroz sariak irabazi ditu
- DataUrtarrilak 23
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Irabazle nagusiak, ostera, 'Estiu 1993' filma eta Javier Gutierrez aktorea izan dira. Sari banaketan, emakumeen aurkako sexu-jazarpenak salatu eta emakumeek zineman duten rola aldarrikatu dute
Estiu 1993 filma izan da irabazle nagusia Espainiako prentsa zinematografikoak banatzen dituen Feroz sarien bosgarren edizioan, lau sari eskuratuta. Halaber, Javier Gutierrez aktoreak bi sari bereganatu ditu, eta lau saritarako izendatuta zegoen Handia filmak, ostera, bi sari lortu ditu, musika onenarena eta kartel onenarena, hain zuzen ere. Sari banaketan, emakumeen aurkako sexu-jazarpenak salatu eta emakumeek zineman duten rola aldarrikatu dute hainbat parte-hartzaileek.
Carla Simonen lehen filmak drama, zuzendari eta gidoi onenen sariak bereganatu ditu, David Verdaguerrek irabazitako antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sariaz gain. Komedia onenaren saria, berriz, Javier Ambrossi eta Javier Calvok zuzendutako La Llamada musikalarentzat izan da.
Gaueko beste irabazle nagusia Javier Gutierrez aktorea izan da eta bi sari irabazi ditu: drama alorreko aktore onenaren saria, Manuel Martin Cuencaren El autor filmean egindako lanagatik eta komediako telebistako aktore onenarena, Juan Cavestany eta Alvarez Fernando Armeroren "Verguenza" telesailarengatik.
Goya sarietarako 13 izendapen dituen Handia filmak musika onenaren eta kartel onenaren sariak irabazi ditu. Halaber, La llamada filmarentzat izanda trailer onenaren saria.


