dFERIAk 2018ko programazioaren aurrerapena aurkeztu du

  • dFERIAk 2018ko programazioaren aurrerapena aurkeztu du

  • DataUrtarrilak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Gaur, urtarrilak 10, dFERIAk  Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharra-Fundación SGAE gunean izango diren ikuskizunen aurrerapena aurkeztu du. Ikuskizun hauetarako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Sarrerak urtarrilaren 11an, 11:30etatik aurrera salgai.

dFERIA, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da. Antzerkia, dantza, diziplina anitzak... Donostiako 9 antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia: 33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi lau egunetan zehar.

Aurreratu diren ikuskizunak Programazio eszenikoa atalean daude.

Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.

XXIV. edizioaren leloa TABUa da,  debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri