Akatz taldeak mende laurena bete dau oholtzaz oholtza
- DataUrtarrilak 5
- Gaia Musika
Kontzertu berezi bategaz ospatuko dabe urteurrena gaur Bilboko Kafe Antzokian.
1992an jaio zan Akatz Bakion. Taldekideek kontetan dabenez, sasoi haretan aspertuta egozan bost lagunen artean sortu eben taldea, Euskal Herriko negu tropikal gogorrei aurre egiteko asmoz. Ordutik hona, jamaikar eszenaren erreferente bihurtu dira eta Bilboko hainbat oholtzatan klasiko bat.
Berezko estiloa dau Akatzek, nahiz eta oinarrian Jamaika musikea dauen, ska, rocksteady eta reggae, rhytm and blues, soul, jazz, swing… asko dira euren kantuetan entzun daitekezan erritmoak.
25 urte honeetan lau disko, E.P. bi , Maxi bi, single bi, lau maketa, hainbat bideoklip eta DVD bat be argitaratu ditue. Danetara bederatzi dira kaleratu dituen bildumak eta 400 kontzertu baino gehiago eskaini ditue, bai Euskal Herrian eta baita nazinoartean be.


