Jaime Udaeta Urruela: «Amets pozgarri ugari eman dizkit arteak»

  • Jaime Udaeta Urruela: «Amets pozgarri ugari eman dizkit arteak»
    Jaime Udaeta Urruela eskultorea (Argazkia: Iñigo Azkona)
Uriola

  • DataUrtarrilak 4
  • Gaia Ikusizko arteak

Pertsona apala da eta anonimotasuna bilatzen du. Londresen Cristina Iglesias artistarentzako berriki egindako lanari buruz hitz egiteaz baino, nahiago du Amurrioko tailerrean egiten dituen eskulturez mintzatu.

Ez dituzu elkarrizketak gustuko. Zergatik?

Nire bizitza xumea da eta ni ere bai, ez dut gustuko publikoki agertzea. Nire ustez, hori da artista izatearen alderik gogorrena eta saihesten ahalegintzen naiz. Lana da aintzat hartu behar dena, eta bere atzean dagoen pertsona anonimoa izan behar dela uste dut.

Eskultore, artisau eta zaharberritze lanetan ibilitakoa zara. Zertan zabiltza gaur egun?

Eibarko Alfa Arte enpresan egiten dut lan, brontze ukituak egiten dituen sail batean. Zazpi hilabete daramat han gustura. Lan handia dago, beraz bertan segitzea espero dut. Mundu mailako artista ezagunentzat egiten dugu lan. Bestaldetik, baditut hainbat proiektu esku artean. Urduñan Iban Fandiño toreroaren busto bat, bes- teak beste.

Alfa Artek Londonera eraman zaitu. Esperientzia interesgarria izan da?

Bai, oso aberasgarria. Beste lau lankiderekin joan naiz Cristina Iglesias eskultore donostiarrak Bloomberg eraikinean –gaur egungo burtsa– Ahaztutako errekak lanari azken ukitua ematera. Ur eta brontzez egindako eskultura ikusgarria da.

Nola sartu zinen arte munduan?

Txikitatik, Amurrion, Abiaga baserrian beti egon da zeregina. Han hasi nintzen eskuekin lanean. Egurrarekin izan nuen lehen kontaktua hesolekin izan zen. Hesiak egiteko erabiltzen nituen animaliek alde egin ez zezaten. Orduan 12 edo 13 urte izango nituen. Beranduago lan horren arlo kontzeptualak erakarri ninduen.

Formazioa jasotzea erabaki zenuen orduan?

Bai, Amurrioko Zeramika Eskolan hasi nintzen, eta sakontzeko gogoa piztu zitzaidan. Debako Arte Eskolara joan nintzen bi urtez. Bertan esku-hartze artistikoa, grabatua, egur eta harri taila ikasteko aukera izan nuen, besteak beste. Handik artisautza azoketan parte hartzen hasi nintzen 2000. urtera arte edo.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri