URAk Hernaniko Lastaola industriagunean jauzitako zubia erabat eraitsi eta kentzeko lanak egingo ditu

Argitalpen-data: 

Hernaniko Lastaola industriagunean jauzitako zubia kentzeko lanak

URAk Hernaniko Lastaola industriagunean jauzitako zubia erabat eraitsi eta kentzeko lanei berriro ekin die gaur Hernaniko Udalak azterketa-lanak amaitu ondoren. Hartara, larrialdiko izapidetzea egingo da ibilguaren ertzak okupatzen dituzten 120 tona altzairu eta 900 metro kubiko hormigoi kentzeko, Urumearen ur-mailak gorantz egin aurretik. Lanoi Urumearen ibilgutik ekingo zaie berriro ere, eskuinaldeko ertzetik sartuta. Lanok 200.000 euroko inbertsioa izango dute eta bi asteko egikaritze epea.

Hernaniko Lastaola industriagunera sartzeko zubia urratu eta jauzi egin zen Urumea ibaira, larunbat goizean. Zubiaren taulak ura hustutzeko ahalmena nabarmen murriztarazten zuten Urumearen tarte horretan, eta emariak gorantz jo izan balu, zubiaren hondarrek Urumearen maila igoaraztea sor zezaketen, ibaian gora. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren meteorologia-zerbitzuak euri nabarmenengatik abisu horia eman zuen arroan. Horiek guztiak aintzat hartuta, bi makina hondeatzaile premiaz bidali ziren, Urumeara jauzitako zubiaren taularen erdiko tartea kentzeko.                            

Alabaina, uholde-arrisku handiko eremua dela eta zonaldean industria-jardun nabarmena biltzen dela jakinda, URAk larrialdiko izapidetzearen bitartez abiarazi ditu zorigaiztoko azpiegituraren eraiste eta erabat kentzeko lanak, ahalik eta azkarren, burutu daitezen. Hernaniko udalari laguntzeko larrialdiko lan bat da, Urumeako tarte horretan urek, ahalik eta azkarren, aske jario dezaten berriro ere: hartara, ur-mailaren hazarazteak saihesteko, euriak erruz eginten duenerako.