Terrorismoaren eta biolentziaren biktimak Iruneko Memoria Plazan

Maider Garcíak, Alberto Muñagorrik, María Ángeles Martínezek eta María Isabel Gonzálezek publikoarekin lehenengoz partekatuko dute euren bizipenik mingarri eta traumatikoena, gaur arratsaldeko 19:00tan egingo den mahai-inguruan Irungo Memoria Plazan. Maider García Juan Carlos García Goenaren hiru alabetatik zaharrena da, bost urte zituen GALek hil zuenean; María Isabel González Alberto Soliñoren alarguna da, bere senarra guardia zibilak hil zuen tiroz; María Ángeles Martínez Julio Martínez Irungo Udaleko zinegotziaren alaba da, ETAk hil zuen berak 18 urte zituela eta Alberto Muñagorri ETAren lehergailu batek larri zauritu zuen 15 urte zituenean.