Solasaldia "Pasaiako Badia" dokumentalaren inguruan
2018.eko apirilak 26
"Pasaiako Badia" dokumentalaren inguruan zine-foruma izan da gaur arratsaldez Beasaingo Usurbe Antzokian. Bertan izan dira lanaren bi egile, Xabier Otamendi eta Yuri Agirre eta beraiekin batera egon dira Peio Aizpuru eta Arantxa Isart, dokumentalen kontatzen den gertakarian hildako bi pertsonen anaia eta arreba.
Aintzane Ezenarrok, Gogora institutuko zuzendariak aurkeztu eta gidatu du ekitaldia, Beasaingo Memoriaren Plaza erakusketaren egitarauan jasotako ekitaldia.