Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek Brigada Mugikorra modernizatzeko akordio baten oinarriak ezarri dituzte gaur
2018.eko martxoak 22
Akordioaren oinarriek Brigada Mugikorra benetan eta eraginkortasunez modernizatuko dela bermatzen dute, ordutegiak bateratuta, entrenamendu taktiko kualifikatuekin, gehieneko iraute denbora ezarrita eta proba fisikoak gaindituta
Sailak eta Ertzaintzako gehiengo sindikalak lortu duten akordioaren oinarrietan jaso dira ordutegiak bateratzea, ohiko entrenamenduetan eta entrenamendu taktiko kualifikatuetan oinarritutako ebaluazio jarraitua, espezializazio-ikastaro berriak egitea, proba fisikoak gainditzea eta gehieneko iraute denboraren eta zerbitzu aktibo modulatuaren ezarpenean erregulazioa egokitzea. Horiexek dira Brigada Mugikorraren modernizazio errealari eta eraginkorrari eta Ertzaintzaren barruan laguntza operatiboko unitatea den honen egungo eta etorkizuneko premiak egokitzeari ekiteko beharrezko jo diren neurriak.
Gaurko aldebiko bileretan gehiengo sindikalarekin lortutako akordioaren oinarrietako gai zehatzak, Ertzaintzaren Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioari dagozkion alderdi guztietan, negoziazio kolektiborako 103 Mahaian aztertuko dira, eta behin Brigada Mugikorra modernizatzeko zehaztapenak behin betikoak direnean, Ertzaintzaren Kontseiluan emango da antolaketan dituzten ondorioen berri. Bi aldeen konpromisoa bi bilerak apirila amaitu aurretik deitzea da.