Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Mahaia Gasteizen bilduko da

1_REUNION_Petronor.JPG

2018.eko otsailak 22

Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Mahaia (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko, Osasun Saileko, Segurtasun Saileko eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udaletako ordezkariez osatua) bildu da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. 

Erakunde arteko Mahaiaren bilerarekin, Eusko Legebiltzarrak organo hori sustatzeko emandako agindua betetzen da. Organoaren helburuak, nolanahi ere, honako hauek dira: erakundeek Petronor findegiari dagokionez egiten dituzten jardunak koordinatzea, instalazioetako jardueraren jarraipena egitea, gertatutako gorabeheren eta ikuskapenen berri ematea eta administrazioek enpresa petrokimiko horren funtzionamendua hobetzen laguntzeko jardun teknikoak identifikatzea.