Osasunaren sustapena lanean
Argitalpen-data:
2018ko apirilaren 18an, EJIE Luxenburgoko Adierazpenariatxiki zitzaion. Adostasuneko dokumentu hori enpresetako langileen osasunaren kudeaketa egokiaren erreferentzia-esparrua da, eta langileen osasuna behar bezala kudeatzeko oinarrizko jarduketa-printzipioak ematen ditu.
EJIE hainbat jarduketa egiten ari da laneko osasuna sustatzeko, gure xede soziala garatzeko eta gure misioa gauzatzeko, gizarte-erantzukizuneko irizpideak oinarri hartuta. Horretarako, ardatz estrategiko bat da giza taldea aditua izatea eta erakundearen estrategiarekin konpromisoa izatea. Ildo horretan, langile kualifikatu, motibatu eta osasuntsuak izateko, haien garapen pertsonala eta profesionala sustatzeko, haien ongizate fisikoa, soziala eta psikologikoa lortzeko, lan-inguruak segurua, osasungarria eta iraunkorra izan behar du, eta genero-ikuspegia aintzat hartu behar du.
Helburua “enpresa osasungarri batean langile osasuntsuak izatea” da, eta hori betetzeko jarduten dugu pixkanaka, esku-hartze guztiak enpresaren konpromiso-mailarekin eta eskura dauden baliabideek bat etor daitezen saiatuz. Laneko osasunaren kudeaketa egokiaren ezaugarriak honako hauek dira, labur-labur:
· Langileen eta erakundearen osasuna hobetzen duten programak sistematikoki diseinatzea.
· Enpresaren zein langileen premiei erantzuten dien osasun-kultura sortzea.
· Enpresaren plan estrategikoarekin bat egiten duen osasun-kudeaketa garatzea, langileen osasunarentzat zein enpresaren produktibitate, eraginkortasun eta lehiakortasunerako ona baita.
· Pertsonei ahalik eta osasunik onena (emozionala, fisikoa, soziala, espirituala eta intelektuala) lortzen laguntzen dien metodologia bat sortzea.
· Beharrezko estrategiak garatzea, langileek osasunari buruz duten ezagutza hobetzeko, eta haien esku pertsonen osasuna babesten duen eta aukera osasungarriak lehenesten eta indartzen dituen lan-ingurune bat jartzeko.
Prozedura honen elementu nagusiak hauek dira:
· Lan-baldintza hobeak, lanaren kalitatea eta iraunkortasuna hobetzen laguntzen dutenak, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzen dituztenak, eta indarreko legeen eskakizunak bete eta gainditzen dituztenak.
· Osasun-ohitura osasungarriak. Horretarako, esku-hartzeren bat egiten denean, hau hartuko da kontuan: nola lagundu dezakeen lan-inguruneak bizimodu osasungarria izateko ohitura, jokabide eta trebetasunak garatzen.
· Ingurune erraztaile bat, erakundearen kulturak langileen adeitasunezko eta bidezko tratua bermatzen duten balio etikoak indartzen eta defendatzen laguntzen duena.