Atzo, 2018ko apirilaren 11n, Ebazpen bat argitaratu zen 2014ko Kontratazio-zerrenden webean, honako hauen berri eman zuena:
-
2014ko Kontratazio-zerrendak, Lehentasuna 1, 2, 3 eta 4 (behin betiko zerrendak, eguneratuta 2017ko abenduaren 31ra arteko hizkuntza-eskakizunekin eta Osakidetzan izandako esperientzia profesionalarekin). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2018ko apirilaren 12tik maiatzaren 11ra arte, biak barne.
-
2014ko Kontratazio-zerrendak, 5 Lehentasuna (beti irekita dauden kategorien behin-behineko zerrendak, 2017. urtean jasotako eskabideak jasotzen dituztenak). Erreklamazioa jartzeko epea: 2018ko apirilaren 12tik apirilaren 25era arte, biak barne.
|
Atzo, 2018ko apirilaren 11n, esandakoaz gain, beste gai hauen berri eman zuten Ebazpenak argitaratu ziren 2011ko Kontratazio-zerrenden webean eta 2008ko Kontratazio-zerrenden webean:
-
2011ko Kontratazio-zerrendak, Lehentasuna 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 (2014ko Zerrendetan ez dauden kategorien behin betiko zerrendak, eguneratuta 2017ko abenduaren 31ra arteko hizkuntza-eskakizunekin eta Osakidetzan izandako esperientzia profesionalarekin). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2018ko apirilaren 12tik maiatzaren 11ra arte, biak barne..
-
2011ko Kontratazio-zerrendak, 8 Lehentasuna (2014ko Zerrendetan ez zeuden beti irekita dauden kategorien behin-behineko zerrendak, 2017. urtean jasotako eskabideak jasotzen dituztenak). Erreklamazioa jartzeko epea: 2018ko apirilaren 12tik apirilaren 25era arte, biak barne.
-
2008ko Kontratazio-zerrendak, Lehentasun guztiak (2014ko eta 2011ko Zerrendetan ez zeuden kategoriak, hizkuntza-eskakizunekin eguneratuta). Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2018ko apirilaren 12tik maiatzaren 11ra arte, biak barne.
|
Argitaratutako zerrenda guztiak 2018ko apirilaren 12an sartuko dira indarrean.