María Ángeles Martín Teknologiako irakasleak 2018ko Ada Byron saria jaso du

Deustuko Unibertsitatean apirilaren 25etik 27ra ospatutako Forotech 2018 ekitaldian, María Ángeles Martín Prats Teknologia elektronikoko irakasleak Emakume teknologoaren Ada Byron saria jaso zuen.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/45555-profesora-tecnologia-electronica-maria-angeles-martin-prats-recibe-premio-ada-byron-mujer-tecnologa

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako sari horren helburua ikerketaren eta garapen teknologikoaren esparruan emakumeen bokazioa bultzatzea da.

Gainera, Forotech 2018 ekitaldian (babesleetako bat Ejie izan zuen), ikerketa teknologikoaren esparruko hainbat proiektu aurkeztu ziren: hezkuntza-robotika, IoT (gauzen Internet) ,

3D infografia, errealitate birtuala, soinean eramateko teknologia, etab.

Bestalde, Anderoid webseriea (http://www.elcorreo.com/anderoid) ere aurkeztu zen. Deustuko Unibertsitateak berak ekoiztua, El Correo egunkariaren laguntzarekin, eta Iberdrola, NTS eta

Dominion enpresek babestua, esperimentu aitzindari horrek teknologiarekiko bokazioa piztu nahi du, umorea alde batera utzi gabe.