Mahai Ingurua Gasteizen, "Álava sareko emakumeak"
Argitalpen-data:

“Álava sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947” erakusketaren harira, maiatzean zehar, Gasteizen Emakumea eta Guerra Zibilaren inguruan bi jardunaldi antolatu dira, Eusko Jaurlaritzako Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua, Gogorak antolatua, Arabako Foru Aldundia eta beste hain bat erakunderen laguntzarekin. Hauetariko lehena “Álava Sareko Emakumeak” izango da. Datorren maiatzak 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Dendarabako Vital Fundazioaren aretoan. Mahai inguru honen helburua Euskal Herriko emakumeek gerran jokatu zuten papera, ez bakarrik biktima bezala baizik eta aktore aktibo bezala, azpimarratzea da, Álava Sareko emakumeen kasua eredutzat hartuz. Horretarako, emakume hauen bizitzak sakonki aztertu dituzten Euskal Herriko Unibertsitateko hiru emakume izango ditugu hizlari bezala: Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Karmele Perez Urraza. Hirurak.
Bigarren mahai inguruak “Emakumeen jarduera politikoa eta errepresioa Gerra Zibilean” izango du izenburu bezala, eta maiatzak 30an izango da. Kasu honetan Gerra Zibilean emakumeen egunerokotasuna, errepresioa eta jarduera politikoa aztertuko da.
Bi mahai inguru hauen antolakuntzarekin, Gogorak, Eusko Jaurlaritzako Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak, emakumeek egoera beldurgarri hartan bizi izan zutena ezagutzera ematea da.
Araba Sarea
Lau emakumek, Bittori Etxeberriak, Itziar Mujikak, Tere Verdesek eta Delia Laurobak, 1937ko udazkenean sortutako Alava Sarea elkartasun-sarea ardaztu zuten. Luis Alava izan zen erakundearen ordezkari-arduraduna. 1940-1941eko neguan Sarea erortzean, kideak sumarisimoki epaitu zituzten eta Luis Alava exekutatu 1943ko maiatzaren 6an. Gertakizun honen 75. urteurrenean, talde hau, bereziki sarean parte hartu zuten emakumeak, omentzea dugu helburu. Horretarako, euskal erakunde ezberdinen lankidegoarekin, erakusketa bat eta bestelako ekitaldiak antolatu dira.