Lide Amilibiak Ikuspegiren "Migrazioak eta generoa Euskadin eta bere ingurunean" jardunaldia inauguratuko du
2018.eko urriak 03
- Hamabi bat adituk hitzaldiak eta eztabaidak emango dituzte gaur eta bihar arteko jardunaldi batean, Bilbon
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, Gorka Moreno Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak eta Simo"n Pen"a Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak, bihar, ostegunean, “Migrazioak eta generoa Euskadin eta bere ingurunean” jardunaldia inauguratuko dute; jardunaldia Ikuspegik antolatu du, Bizkaia Aretoan, eta bihar eta ostiral bitartean izango da.
Jardunaldietan hamabi bat aditu izango dira, eta horiek migrazioaren fenomenoa genero-ikuspegitik aztertuko dute. So"nia Parella Universitat Autònoma de Barcelonako Soziologia Saileko irakasle agregatuak eta UABeko Soziologia Sailari atxikitako GEDIMEko (Grupo de Estudios de Inmigración y Minorías Étnicas; ikerketa-talde finkatua da) zuzendariak ‘Migraciones y cuidado en un mundo globalizado’ hitzaldia emango du. Ondoren, Raquel Marti"nez Buja"n Universidade da Coruñako irakasleak eta nazioarteko migrazioen soziologia-taldeko (ESOMI) kideak ‘Migracio"n y trabajo de cuidados: una revisio"n del servicio dome"stico en Espan"a’ hitzaldia emango du.
Goizeko jardunaldirako, ‘Zaintzak eta etxeko zerbitzua EAEn’ izeneko mahai-ingurua izango da; Sortzen-eko Norma Va"zquez, Mujeres del Mundoko Aura Vasquez eta Ellacuri"a-SJM fundazioko Claudia Favela izango dira bertan.
Ostiralean, jardunaldia beste mahai-inguru batekin hasiko da. Trinidad Vicente Deustuko Unibertsitateko irakasleak, Laia Narciso EMIGRA / CER-Migracions, Universitat Auto"noma de Barcelonakoak,eta Luci"a Mbomi"o kazetariak honako gai honi buruz jardungo dute: ‘Identitatea, generoa eta bigarren belaunaldiak’. Gero, eztabaidarako eta hausnarketarako txanda izango da, eta jardunaldira bertaratzen diren guztiek parte hartu ahalko dute. Eta, azkenik, Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak jardunaldiari amaiera emango dio, bertan atera diren ondorioekin.