Lehendakariak Kirmen Uriberen Abangoardia maite duen antzinako herria" obra aurkeztu du, Euskadi Basque Countryren aurkezpen gutuna munduan

2018.eko apirilak 20

Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du “gure herrialdea aurkezteko eta azaltzeko beharra dugu”la, munduan ezagutzera eman ahal izateko. Gaur aurkeztu da “Abangoardia maite duen antzinako herria” lana; lan hori Euskadi Basque Countryren aurkezpen-gutuna izango da kanpoaldean. Testu batzuk dira, eta horien edukia honako hau da: Euskal Herriaren izaera urteetan zehar markatu duten historia, pasadizo edo esperientziak.

Lana gaur arratsaldean aurkeztu da, Donostia/San Sebastiango Tabakalera eraikinean; Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Kirmen Uribe euskal idazle eta poetari eginiko enkargua da. Testuan, Uribek Euskadi gizarte anitzak eratzen duela nabarmentzen du: “kontatuko duguna ez da asmakuntza bat edo ametsa izango, errealitatea baizik. Orrira eramango duguna dagoeneko existitzen den Euskal Herria izango da”.

“Liburu honek garena eta izan nahi duguna azaltzen laguntzen du; Euskadi munduan aurkezten eta irudikatzen laguntzen du”, esan du Lehendakariak. Hori dela eta, Lehendakariak Euskadi denari eta izan behar duenari lotutako ideiak nabarmendu ditu. Hori horrela, hezkuntza, zientzia eta kultura gure herrialdean oinarri sendoa direla nabarmendu du. “Bikaintasunean aurrera egitea lehiakorragoak izateko erronka da”, esan du. Lehendakariak Europa nabarmendu duerreferentzia gisa: “gure pertenentzia-erkidegoa eta mugiarazten eta gidatzen gaituen erreferentzia”, “Beti izan gara herri anitza eta irekia”, eta “hori da gure aktiboa eta gure abantaila, elkarrekin hausnartzeko, erabakitzeko eta lan egiteko gai izaten jarraitzen badugu”, esan du Lehendakariak, aurkeztutako lanaren irakaskuntza gisa.

Ekitaldia gaur arratsaldean izan da, Donostia/San Sebastiango Tabakalera eraikinean. Bertan, Lehendakariarekin batera Arantxa Tapia, Beatriz Artolazabal, Iñaki Arriola, Pedro Aspiazu, Cristina Uriarte, Jon Darpón eta Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak izan dira, bai eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere. Topaketan, Kirmen Uribek proiektu honetan duen inplikazioa kontatu du. Edukia zenbait hizkuntzatan irakurri dute kulturari, kanpo-harremanei edo gizarte-zientziei lotutako zenbait pertsonak: Pedro Miguel Etxenike, Juan Ignacio Vidarte, Ana Belén Juaristi eta Edurne Ormazábal. Ekitaldian Juanjo Álvarez, Karmele Jaio eta Irene Larrazaren testigantzak entzun ahal izan dira. Urkullu Lehendakaria izan da topaketa ixteko arduraduna.

EUSKADI, AGENTE GLOBALA

Eusko Jaurlaritzak, urtarrilean, Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategiaren eguneratzea aurkeztu zuen. Estrategian zehaztutako lan-ildoetako batek Euskadi eragile global gisa kokatzeaz ziharduen, Euskadi Europaren etorkizunean kokatzeaz. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu du lan honen bidez eginkizun horretan lagunduko dela eta, hori dela eta, gizarte-, kultura- eta ekonomia-erakundeak beren edukia munduan zehar zabaltzera bultzatu ditu.