Kasitoko euskal startupak 450.000 € eskuratu ditu lehen inbertsio errondan
Argitalpen-data:
Kasitoko teknologiak "influencer"-en marketin prozesu guztiak estandarizatzen eta automatizatzen ditu, horrela konponbide bat emanez merkatu zatikatuaren arazoari. Euskal startup horrek "marketplace" bakarrean biltzen du influencer agentzia/sare guztien inbentarioa.
NYC-n sortua, bere lantaldea hainbat hiritan sakabanatuta dago (Bilbo, Buenos Aires, Madril eta New York), eta urtetako esperientzia dauka publizitatearen eta onlineko marketinaren munduan; konpainia global bat da, eta bere asmoa da influencer-en marketin sektoreko "Google AdSense" moduko bat bihurtzea. Beren helburuek hainbat enpresaren interesa piztu dute -hala nola, BBK, Angel Club, ESADE BAN eta NYCeko "family office" bat- eta horien guztien artean 450.000 €ko ekarpena egin dute lehen inbertsio errondan.