Google Suite, hodeiko bulegotika-suiteak profesionalki heltzen jarraitzen du
Argitalpen-data:
Milurteko berrian Interneten munduan eta zerbitzu informatikoetan aurrez ezarrita zeuden arauak aldatu zituenik bada, gutxienez aurretik ezagutzen genituen moduan, Google enpresa ezagunaren sorrera izan zen. Nork esango zigun enpresa horri esker hasiko ginela hitz egiten zirimiriarekin bustitzen ez gaituen baina gaur egun gure bizitzetan sartuta dauzkagun eta orduan irudikatu ere ezin genituen zerbitzuetarako atea ireki digun hodei berri batez (besteak beste, Gmail, GMaps eta Youtube dira zerbitzu horiek).
Google-ek berrikuntza erantsi nahi izan zien enpresaren munduari eta horietan lan egiteko moduari, mugikortasunaren eta talde-lanaren aldeko apustua eginez. 2006an, domeinu propio baten pean eta 2 GBko memoriarekin, Gmail hodeian sartzeko zerbitzuak sortu ziren. Eta, hortik abiatuta, zerbitzua produktuak eskuratzen joan zen, bai eta hobekuntzak eta funtzionaltasunak lortzen joan ere, hainbat izendapen eta bertsiotatik igarota (your domain, docs, drive, apps), orain Google Suite izenarekin ezagutzen dugun bulegotika-suitera iritsi arte. Produktu hori aurrez aurre lehiatzen da Office 365ekin, eta, lehia horretan, ile urdinak eta bulegotikaren munduan daukan eskarmentua erakusten ditu batak, eta gaztetasuna eta etengabe berrasmatzeko gaitasuna besteak. Bakoitza bere estiloan eta bere jarraitzaileekin, biak dira pixkanaka-pixkanaka bat egiten ari diren irtenbide profesionalak.
2004an jada, pertsona asko hasi ziren baloratzen hodeiak informazioa partekatzeko eta taldean lan egiteko orduan zekartzan abantailak. Zalantzarik gabe, laneko jarduera garatzeko modu berria da. Zenbait trebetasun eskuratzeko egokitzapen-aldia behar badu ere, berehala eskaintzen dizkizu emaitzak, eta emaitza horiek ekoizpen-hobekuntzak ekartzen dituzte, hein handi batean murrizten dituzte posta elektronikoak eta entzuteko eta parte hartzeko joeretarantz irekiarazten digute burua.
Erakunde handietarako irtenbide profesionala da Google Suite?
Zalantzarik gabe, bai. Gaur egun, askotariko irtenbideetara egokitutako askotariko bertsioak dauzka produktuak.
Enpresaren mundurako, hiru irtenbide daude, soilenetik osoenera:
- Basic: hazten jarraitu nahi duten enpresa berrietarako irtenbidea. 30 GBko memoria, posta elektronikoa, ahots-deiak eta bideokonferentzia, taldeentzako mezularitza segurua, egutegi partekatuak, dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak.
- Business: enpresa txiki eta ertainetarako. Erabiltzaile bakoitzak 1 TBko memoria dauka hodeian, baina memoria mugagabea 5 erabiltzaile baino gehiago badaude. Basic paketean adierazitakoaz gain, Cloud Search ere biltzen du, enpresaren edukia Gmailetik Google Suiten, Driven, dokumentuetan, kalkulu-orrietan, aurkezpenetan, egutegietan eta abarretan bilatzeko. Bestetik, segurtasun-taula hobea dauka.
- Enterprise: erakunde handietarako. Kontrol eta funtzionaltasun aurreratuak ditu; batez ere, segurtasunean, kontuen kudeaketan eta detekzio-sistema aurreratuetan, eta datu-galera prebenitzen du Gmailen eta Driven. Bestetik, Gmailerako S/MIME delakoa eta segurtasun-giltza dauzka, besteren artean.
Enpresaren munduaz gain, Google Suitek bestelako irtenbideak eskaintzen ditu
- Hezkuntzaren mundurako: Google for education
Zalantzarik gabe, hauxe izan zen, hasieratik bertatik, Google-en apustu handietako bat: ikastetxeetarako, eskoletarako eta unibertsitateetarako doako produktu profesional bat eskaintzea. Bulegotika-suiteak biltzen duen guztia daukan produktu osoa da, toki-mugarik gabea. Gainera, tresna propio bat darama: Google Classroom. Tresna horrekin, elkarlanean egin dezakete lan hala ikasleek, nola irakasleek, eskolak sortzea, etxerako lanak banatzea, iruzkinak bidaltzea eta toki bakarretik guztirako sarbidea edukitzea ahalbidetzen baitu tresnak, paperik erabili gabe. Produktu horri esker, gero eta ikastetxe eta ikastola gehiagok dauzkate ChromeBook ordenagailuak, Google-en sistema eragilea daukan ordenagailua eskaintzeko modu merkea baita eta hodeian lan egiten baitu, mugikorra edo tableta balitz bezala, Google-ek dauzkan eta garatzaile askok ekoitzi dituzten tresna guztiekin.
- Irabazi-asmorik gabeko elkarteak: Google Non Profits.
Beharbada, bertsio ezezagunenetako bat. Gaur egun (politikak duela pare bat urte berrikusi baitziren), irabazi-asmorik gabeko edozein elkarte sar daiteke Google Suiten bertsio batera, doan eta 30 GBko memoriarekin postontzi bakoitzeko, postontzi-mugarik gabe eta segurtasun-maila altuenarekin. Gainera, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu: Google Ad Grants (Ad Words motako doako iragarkiak hilero, 10.000 USDko balorazioarekin hilean, dirurik gabeko publizitate modura), Youtube (zure izena eta dohaintza-txartelak dituen kanal propioa) eta Google Earth solidarioa (Google Maps-en APIetarako premium sarbidearekin).
- OSC Digital-en baliozkotze baten bidez egiten da prozesu guztia, eta kirol-klubak eta -elkarteak, GKEak, kongregazio erlijiosoak, elkarteak, fundazioak... sar daitezke.
Google Suite aplikazio segurua da?
Batzuetan, zalantza asko sortzen zaizkigu hodeiko irtenbideetan pentsatzen dugunean. Mugikor edo tableta baten bidez sartzen bagara eta gailuok galtzen baditugu gure informaziora sartzeko atea izan daitezkeela pentsatzen dugu, baina ez da horrela, inondik inora ere, lortu den segurtasun-mailak irtenbide zentralizatuak ere gainditzen baititu batzuetan. Gaur egun, Google Suite izan daiteke erakunde handietarako hodeiko tresna seguruenetako bat, eta, hor, funtzionaltasun hauek guztiak nabarmendu ditzakegu:
- Aurkikuntza elektronikoa posta elektronikoetarako, txatetarako eta artxiboetarako
- Ikuskaritza-txostenak, erabiltzailearen jardueraren segimendua egiteko
- Datu-galeraren prebentzioa Gmailerako
- Datu-galeraren prebentzioa Driverako
- S/MIME Gmailerako. (Interneteko postaren luzapen seguruak/funtzio anitzekoak) posta elektroniko zifratuak eta digitalki sinatuak bidaltzeko metodo estandarra da. Gaineratu sinadurak S/MIMErekin posta elektronikoetara, seguruagoak izan daitezen
- Hirugarren bateragarrien artxibo-tresnak dituen Gmaila
- Enpresa-mailaren araberako sarbidearen kontrola, segurtasun-giltzarekin
- Gmailen erregistroaren analisia BigQuery-n
Eta, xehetasunetara joz, honi buruz hitz egin dezakegu:
- Zuzeneko konfidentzialtasun perfektua
Google izan da, hodeiko zerbitzuen mundu-mailako lehenengo hornitzailea, zuzeneko konfidentzialtasun perfektua taxutu duena. Horrekin, zure zerbitzarien eta beste enpresa batzuen zerbitzarien artean transferitzen den edukia zifratzen da. Funtzio horri esker, konexioen kodeak iragankorrak dira, eta horrek saihestu egiten du beste pertsona batek edo are zerbitzariaren operadore batek HTTPS saioak atzeraeraginez deszifratu ahal izatea.
- Posta elektroniko guztiak zifratzen dira
Bidaltzen edo jasotzen dituzun posta elektronikoko mezu guzti-guztiak zifratzen dira, horiek Google-en datu-zentroen artean transferitu bitartean. Horrela, mezuak babestuta daude, bai zure gailuetatik Gmailen zerbitzarietarako bidean eta alderantzizko bidean, bai Google barruan toki batetik bestera transferitzen direnean. Garraio-geruzan (TLS) segurtasun-adierazlea sartuta, aitzindariak izan dira erabiltzaileei beren postak hornitzaile batengandik beste batengana seguru bidali diren ala ez jakinarazten.
- Zifratze indartua
Informazioa eraso kriptoanalitiko aurreratuenetatik babesteko, 2013an Google-ek bikoiztu egin zuen RSA zifratze-kodeen luzera, 2.048 bit-era iritsi arte, eta kodeok astetik astera aldatzen hasi zen.
Ondorioa: zein bulegotika-suite da osoena?
Google Suite apustu ziur eta osoa da, baina, adierazi dugun bezala, bere jarraitzaileak eta aurkakoak dauzka, antzeko ezaugarriak eta segurtasun-mailak dauzkaten produktuekin lehiatzen den merkatua baita hau; hortaz, hemen aztertu ezin ditzakegun bestelako aldagaien mende dago tresna baten ala bestearen alde egitea.
Zein da zuen iritzia?