Gaztemundu 2018, euskal dantzari dedikatua, Vitoria - Gasteizen Irailaren 1etik 16ra

Irudian Gaztemundu 2017ko partehartzaileak Lehendakariarekin eta  Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako taldearekin.

2018.eko maiatzak 15

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu 2018 programaren deialdia egin du. Heziketa programa hau aurtengoan Euskal dantzari dedikatua dago, Gasteizen egingo da Irailaren 1etik 16ra eta 15 plaza eskaintzen ditu. Programaren aurtengo edizioa “kanpoan diren euskal komunitateetako dantza taldeen zuzendariei zuzendutakoa da, heziketa hori onuragarria eta euskal etxeen eta euskal komunitateen mesederako izan dadin”,  adierazi du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk.

Oier Araolaza dantzari eta dantza irakasleak eramango du programaren ardura. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta irekita dago ekainaren 18rarte. Gaztemundu 2018an parte hartu nahi dutenek bideo bat bidali beharko dute, hiru minutukoa gutxienez, kalitate onean, eta bertan bere burua agertuz euskal dantza tradizionaleko klase bat ematen.